Astelehen honetan Marketina eta Publizitateko 2. mailako ikasleak Galdakaoko Coca-Colako instalazioak bisitatu dituzte. Ikasle batzuk dagoeneko egonda zeuden baina beste batzuk ez eta esan beharra dago esperientzia polita eta interesgarria izan dela.

Bertan, alde batetik Coca-Colaren istorioa, beirazko botilen berrerabilpen prozesua, ontziak, ze formula erabiltzen duten freskagarria egiteko, zenbat lata orduko betetzen dituen makina eta nola boteilatu eta antolatzen duten munduko edaririk ospetsuena ikusi dute. Beste alde batetik, Coca-Cola merkaturatzeko prozesua ezagutu ahal izan dute: produktuaren sorrera, eboluzioa, ekoizteko prozesua eta merkaturatzeko eta komunikatzeko estrategiak produktuak saltzeko erabiltzen dituztenak.

Bisita amaitu ondoren, ikasleek Coca-Cola markako edari bat hartu dute eta eskumuturreko bana eman diete. 

Marketina eta Publizitate munduan Coca-Cola marka erreferentzia moduan hartzen da. Publizitate kanpainetan marketin emozionala erabiltzen dute eta horrela haien bezeroen emozioekin jolasten dute. Horretaz aparte sortu zenetik (1892. urtean) honen logoak izan dituen aldaketak asko izan dira. Ikasturtean zehar asko hitz egin da honi buruz eta aztertu egin dira diseinu aldetik. Horregatik, ikasleak gogo askorekin eta animatuta joan dira Coca-Colako instalazioak bisitatzera.