Egileak: Ibon Alvarez eta Galder Concha

Marketin eta publizitateko ikasleak erronka berri baten barruan sartuta gaude, mahai jolas bat sortu, diseinatu eta aurrera eraman behar dugu. Hau dela eta joan den astean Urtxintxa eskolako lagunak bisitan etorri ziren.

Urtxintxa eskolak, aukera berdintasunean eta euskararen oinarrietan lan egiten du.

Zer jostailu motarekin lan egiten duten azaldu ziguten, eredu moderno baten bitartez non umeen beharrak asetzen dira jolas ezberdinen bitartez.

Azalpen zehatz eta on baten bitartez, URTXINTXA ESKOLAK diseinatutako jostailu batzuk ekarri eta zelan erabiltzen diren erakutsi ziguten. Adibide bezala, “harri orri ar” joslas klasikoen bilduma barruan aurki dezakegu, jolas tradizional hau eguneratu egin dute.

Oso interesgarria eta baliagarria izan zan gure erronka berri hau egiteko, ideiak hartzeko eta dana beste ikuspegi batetik begiratzeko.

Eskerrik asko mundu hau erakusteagatik eta zuen denboragatik Urtxintxa eskola.