Publikatuta: Asier Goienetxea eta Markel Bilbao

Irailaren 20an (osteguna), Marketina zikloko ikasleek IV Sopela Surf Business Meeting jardunaldian parte hartu zuten. Bertan, surf-aren merkatuak ingurune digitalean jarraitu beharreko estrategiak aztertu ziren surfaren industriako hainbat profesionalen eskutik. Partehartzaileen artean zeuden Denny Jaconni, Surflineko Marketing Zuzendaria, munduko online komunikabide handiena; Olivier Duperray, Bloowatch, surf eskolen kudeaketarako eta sustapenerako tresnaren arduraduna; Alex Rayón, Deusto Big Datako zuzendaria; edota Ainara Basurko BEAZ erakundeko zuzendari nagusia, besteak beste.