Egileak: Ugaitz Peralta Ela, Iker Rodriguez Mañas

2018ko urriaren 17an, Marketina eta Publizitateko zikloko ikasle guztiok jaso genuen berdintasuna eta feminismoa jorratu zuen hitzaldia, Iraide Álvarez Muguruzak emandakoa.  Iraide jendearekin konektatzen hasi zen, hainbat baieztapen eginda, baieztapenaren arabera “ados” edo “ez ados” gauden azaldu behar genuen eta horren arabera toki batera edo bestera mugitu, eta nahi zuenak, zergatia azaltzen zuen.

Horren ondoren, esertzea eskatu zuen, eta galdera batzuk egin zituen ikasleak erantzuteko, haien iritzia jakin nahian. Galderak ildo berdina jarraitu zuen, zer da sexua/generoa, feminismoa… Gizartearen berrezieran, nagusi zein gazteetan, gizartean onartuak dauden esaera eta esamolde batzuetan sakondu zuen…  Aipatzekoa da, gizonek jasaten duten matxismoari buruz ere aritu zela, eta askori lekutik kanpo utzi zien. Eskertzekoa da ikasleen galderak hain ondo erantzutea.


Azkenean, hainbat argazkien bidez prentsak nola tratatzen ditu albisteak emakumeak edo gizonezkoak protagonistak izanda erakutsi zigun. Adibide moduan, emakumeak hiltzen dira, baina gizonak erailtzen dituzte. Gehien hunkitu gintuena, El País-en agertu zen titular bat: “¿Podrán aguantar las astronautas sin el maquillaje?”.

Laburbilduz, Iraidek egindako hitzaldia garrantzitsua eta beharrezkoa zen, Marketina eta Publizitateko ikasleok konturatzeko nola dagoen feminismoaren mundua, eta iragarki okerrak ez egiteko.