Egileak: Ekaitz Oiarbide eta Igor Melgosa

Aurten abagune berri bat daukagu diseinatzeko orduan, esate baterako Adobe Illustrator. Iaz erabili genuen lehen aldiz, baina tamalez, ez genuen hainbeste sakondu, alegia ez genekien hainbeste abantaila zituenik. Lehenik eta behin, loreontzi batekin hasi ginen, hasieran ez genekien ia nola kalkatu ere, eta pixka bat kostatu zitzaigun harira heltzea baina azkenean loreontzi polit bat geratu zitzaigun klasekoei.

Loreontzia bukatu eta berehala, zodioakoaren ikur guztiak diseinatu behar genituen, itzal eta guzti.  Egia esan, oso lan entretenigarria izan zen, “pathfinder”-aren erraminta maisuki ikasi behar zenuen itxura ona izateko, kapak erabili behar zenituen, kalkatzeko eta margotzeko ere bai. Bukatzeko, letrekin ikur bakoitzaren izena jarri genuen lan txukun bat egiteko.

Oraintxe bertan, errezeta bat diseinatzen ari gara, osagaiekin eta jarraitu beharreko pausuekin. Lan honetan, In Design programa erabili dugu, osagaiak eta pausuak txukun markatzeko. Lan handia egokitu izan da honetan baina dibertigarria ere.