Harrobia Ikastolako marketineko ikasleek Harrobiako marketin solidario publiagentziaren bitartez Bira kultur elkarterako egon dira lanean aurten.
Batzar baten ostean Bira Kutur elkartearen beharrak identifikatu dituzte eta behar horiei erantzuna eman diote.
Marketineko ikasleek lehenik eta behin emailing-aren helburua eta estrategia editoriala zehaztu dute Bira elkartearen arduradunarekin:
- Nori zuzenduta dago newsletter-a? Nor izango da publikoa?
- Zein da newsletter-aren helburua?
- Ze eduki bidaliko da newsletter-ean?
- Zein balio jasotzen ari da publikoa newsletter-aren bitartez?
Ikasleek galdera hauei erantzuna eman ostean Mailchimp software-aren bitartez automatizatutako emailing-a diseinatu dute. Eredu ezberdinak egin dituzte eta eredu horiek testatu ostean elkarteko publikoarengan inpaktu gehien izan dezakeena aukeratu dute
Zorionak egindako lanagatik!