Nire izena Asier Diez da, eta urte eta erdi Harrobia Ikastolan marketin eta publizitate gradua ikasi ondoren, Roseo hiriko energia eolikoko enpresan egin ditut praktikak. Hiru hilabetez aritu naiz haiekin lanean, eta oso eroso sentitu naiz enpresan.

Roseo minieolikoan aritzen den enpresa da. EHUko ikasle ohiek osatzen dute, eta unibertsitatean bertan sortutako proiektu baten bidez enpresa hau aurrera atera zuten. EHUren proiektua denez, enpresa Portugaleteko Nautica unibertsitatearen modulu batean dago, unibertsitatetik abiatuta sortutako enpresentzat bereziki sortuta.

Enpresa berriztagarrien alorreko hiru ingeniarik eta finantza kudeaketaz arduratzen den ADEko lizentziadun batek osatzen dute. Orain arte beraiek baino ez dute lan egiten, eta praktikak egiten ari garenok ere bai, bai nik, bai beste ingeniari mekaniko batek. Enpresak bere ibilbidean zehar lortutako laguntza eta sarien bidez eusten dio. Horrekin, sortu dituzten bi produktu propioak amaitzeko lan egiten dute. Anemoi, instalazioaren errentagarritasuna aztertzeko anemometroa eta Rosbi, haize-sorgailua.

Enpresaren barruan egin beharreko lana komunikazioaren arloan egin dut. Enpresa berria da eta komunikazio sare osoa sortu behar zuten. Besteak beste, eduki plan bat, web orri bat eta email marketin kanpaina bat egin ditut enpresa ezagutzera emateko. Azpimarratu behar da enpresa oraindik ez dagoela salmenten fasean, ikertzen ari baitira prototipoak amaitutzat emateko.

Amaitzeko, ikerketa prozesu batean dagoen enpresa bat da. Beraz, egitura komunikatiboa muntatu besterik ezin izan dut egin, ezin izan dudalako askatasun osoz lan egin, ezta nire lanaren emaitzak ikusi ere. Hala ere, oso pozik egon naiz enpresan denbora honetan, eta negozio baten funtzionamenduari buruz ere gauza asko ikasi ditut. Beraz, eskerrak eman nahi nizkioke enpresari beraiekin lan egiteagatik.