Publikatuta: Noelia
ETHAZI ikas-metodologiari jarraituz, Marketin eta Publizitateko ikasleek mahai jokoak diseinatzeko erronkari egin behar izan diote aurre 2. maila osoan zehar. Jasangarritasuna, genero berdintasuna, euskararen sustapena eta marketina bera jorratzeko gaiak emanda, ikasleek produktuaren diseinua, testeoa, pilotajea eta merkaturatzea egin behar izan dituzte; hori guztia egiteko Design Thinking metodologia erabili dute, bezeroen beharrizanetan oinarritzen den diseinu-prozesua, alegia.