Duela hilabete bat gutxi gorabehera hasi ginen gure praktikak eta nire kasuan, TECH Friendly enpresan hasi nintzen lanean. Enpresa honek, Big Data lantzen du batik bat; hau da, datu askoren paketeak prozesatzen dute zeregin konkretu batzuetan laguntzeko, adibidez: sarean dauden datuak lantzen dituzte hiri baten bizikleta-zirkulazioan laguntzeko.

Enpresak beste zerbitzu batzuk ematen ditu ere, nagoen sailean marketina lantzen dugu. Komunikazio sailean, marketin eta publizitateko edozein erronka hartzen dugu. Udaletxeek ateratzen dituzten lehiaketa publikoak identifikatzen du administrazio-saila, komunikaziokoek prestatzen dugu lizitazioaren puntuak eta irabazten badugu proiektuaren zereginak prestatzen hasten gara. Normalean, ekitaldiak antolatzea da gure zeregina. Pasaden astean adibidez, Torrent-eko (Valencia) udalerrian ekitaldi bat antolatu genuen, eraldaketa digitala enpresan, komertzioan eta kirolean bultzatzen zuena.

Hona hemen TECH Friendly-ko Aitzolek, Torrent Futur-eko ekitaldian, Espezializazio Estrategiei buruz hitzaldia ematen txostengile gisa.

Enpresaren proiektuak jarraitzeko, Twitterra bisitatu: @TechFriendly