Harrobia lanbide ikastolako bigarren mailako marketin eta publizitateko ikasleek ikerketa lan bat egin dute kiroleko lehenengo mailako ikasleen laguntzarekin. 

 

Kiroleko ikasleak entrenatzaile pertsonalak izan dira 3 egunez eta marketineko ikasleak Mystery shopper, hau da, bezero ezkutuaren rola hartu dute . Horrela entrenatzaileak beraien ezagutzak erakutsi izan ahal dizkiote eta marketineko ikasleek aldiz, proxemia, agurra, bezeroen eta entrenatzaileen artean sortu den erosotasuna… aztertu izan dituzte zerbitzuen kalitatea neurtuz. 

 

Bezero bakoitzak bi entrenatzaile izan ditu. Lehenengo egunean, bezero bakoitzak beraien entrenatzaileei zer landu nahiko luketen esan diote. Entrenatzaileek bezeroen eskaeraren arabera ariketa desberdinak landu dituzte. Kiroleko eta marketineko ikasleek benetako lan egoera bat balitz bezala bizi izan dute. Kexa, arazo eta erronka desberdinei aurre egin behar izan diote.

 

 Ikasleentzako elkar ikasteko eta ezagutzeko esperientzia aberasgarria izan da.

 

Kirola eta marketinaz gozatu!

Egilea: Oihan Maguregi