Lehenengo mailako Marketina eta Publizitateko ikasleak Google Activate Saio batera joan dira. Google Activate proiektuaren barruan, “Aurkitu zure enplegua aro digitalean” ikastaroan parte hartu dute. Ikastaro honetan lan-ingurune berrian nola murgildu eta nola lan bilaketa prozesua hobetu ahal duten azaldu zaie.