Azaroak 14 eta 15 marketin eta publizitateari buruzko ekitaldia ospatu egingo da. Goi mailako 2. kurtsoko ikasleak prestatzen ari gara, non jarduera teoriko praktikoen bitartez beste ikastetxetako batxilergoko 2. kurtsoko ikasleei publizitatea eta marketina ezagutzera ematea dauka helburu.

Klase guztiaren artean lan asko eginez ekitaldi hau antolatu dugu. Ekitaldian marketin arloko lau ekintza jorratuko dira (diseinua, ikerketa, arreta, merkaturatzea gaiak lantzeko) eta hizlari bat ere egongo da.

Helburu nagusia ekitaldira datozen guztientzat esperientzia ezinhobea eskaintzea da. Aipatutako ekintzak taldeka egingo dira eta bukaeran sari banaketa egingo da . MKT Blai ekitaldiko 2.edizioak osagai guztiak ditu arrakastatsua izateko

Oraindik bigarren saiorako tokia dago baina laster agortu egingo da, izan ere, diseinatu ditugun dinamikak nahiko interesgarriak dira, gure jardueren artean ditugu ‘’usainmap’’ usainaren bitartez egindako jarduera, ‘’salmenta ring-a’’ boxeo eta marketina nahastuz, ‘’canva’’ briefing baten bitartez diseinu profesional baten simulazioa eta design thinking bat.

Erronka honetan talde bakoitza bere ekitaldia asmatu eta diseinatu du eta honekin mix bat egingo dugu etorriko diren bisitak haiekin esperientzia ezinhobea eramateko eta agian ikusiko dute etorkizunerako bere bidea guk hautatu duguna dela, marketina eta publizitatea. Gainera ‘’Ethazi’’ metodoarekin lan egiten dugunez profesionalki prestakuntza gehiago lortzen ari gara.

Ondorioz, Mkt-BLAI lemak adierazten duen moduan ‘’Marketinean murgildu, lanera hurbildu’’, ekitaldi hau aukera paregabea da marketin eta publizitatearen sektorean murgiltzeko.