Harrobia ikastolako bigarren mailako marketin eta publizitateko ikasleek Mediasal agentzia bisitatu dute komunikabide agentzia baten funtzionamendua nolakoa den ezagutzeko.
Mediasal komunikabide agentzia liderra da soluzio global orokorretan, Getxon hasi ziren lanean 1976an. Gaur egun Moyuan kokatuta daude eta Dentsu Aegis Networken integratzen ari dira, hau 13 enpresa desberdinez osatuta dagoen sarea da.
Bertan Asier Izurieta zuzendariak hitzaldia eman zuen, egiten duten lanari eta komunikabide eta euskarri desberdinen garrantziari buruz. Asierrek nabarmendu zuen gaur egun gauzak aldatzen ari direla eta Internet botere handia hartzen ari duela sektore honetan, Mediasal beste enpresa askok bezaka, sektorearen aldaketara egokitu behar izan du zerbitzu digitalak eskeiniz.
Ikasleak harrituta gelditu ziren enpresa honek lortu duen guztia ikusi zutenean, bereziki Mediasalen bezero eta aurrekontuak ezagutu zituztenean. Enpresa hauek Mediasalen eskuetan uzten dituzte urtero haien publizitatearen ardura. Gainera, bezero baten kanpaina baten nondik norakoak ikusi ahal izan zuten, zein estrategia jarraitu den, zeintzuk komunikabide eta euskarrietan egon den, zein izan den aurrekontuaren banaketa edo zeintzuk izan diren kanpainaren emaitzak. Irteera hau bukatu eta gero ikasleak motibatuta atera dira otsailean haien praktiketako enpresei aurre egiteko arazorik gabe, gainera gozatzeko asmoarekin.