Egun on guztioi nire izena Gentza Bautista da eta Marketina eta Publizitateko zikloko ikaslea naiz, nahiz eta Gasteizen bizi, aurten Harrobia ikastolara nire formakuntza bukatzera etortzea erabaki dut. Nire kasuan Bilbao Zentro elkartean praktiketan nago.

Enpresa honek Abando udal-barrutiko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzu-enpresen ordezkari da. Guzti hauek bazkide bezala batzen saiatzen dira, horrela guztion artean indar handiagoa lortzeko Bilbo mailan. Gutxi gora behera 600 bazkide dira jadanik eta egunero lan egiten da zenbaki hau handiago izateko. Bilbao Zentroren helburu batzuk hauek dira: bazkideak ezagutzera ematea, formatzea, laguntza berrien informazioa ematea, gomendatzea…

Egun hauetan dagoen egoera dela eta orain etxean nago, baina egon naizen denboran: enpresaren eginkizun guztiak ezagutu ditut, bazkideak aztertu ditut, nire lehenengo ekitaldiak antolatu ditu, bazkideekin kontaktuan egon naiz eta kanpaina berrietarako ideiak eman ditut.

Elkarte honetan egondako denboran asko ikasi dut eta oso gustora nago. Espero dut lanera laster bueltatzea nire formakuntzarekin jarraitzeko eta lankideetaz ikasten jarraitzeko.

Bukatzeko eskarrak ematen dizkiot Harrobia Ikastolari eta Bilbao Zentro elkarteari nigan konfiatu izanagatik.