Ongi etorri nire blogera! Ni Adrian Losada naiz eta marketin eta publizitateko ikaslea naiz Harrobian. Oraingo honetan kontatuko dizuet nire esperientzia San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabalako Merkatarien eta Enpresen Elkartean praktiketan.

Elkartearen helburu nagusiena da hiru auzoen itxura hobetzea da, beraz elkarlanean ari dira Plan de Rehabilitación elkartearekin aktibitate komertziala hobetzeko. Baina ere beste helburu batzuk aurki ditzakegu, adibidez: bazkidetuta dauden enpresa eta komertzio guztiak ezagutzera ematea, langileentzako formakuntza berriak eskaintzea, solidaritatea sustatzea auzoan eta  bazkideen hobekuntza sozialak eta ekonomiak edukitzeko ekintzak programatzea.

Hasieran, lehenengo egunetan garrantzitsua zen enpresaren bazkide gehienak ezagutzea, beraz Begoña, nire praktiketako tutorea, azaldu eta presentatu zizkidan bazkideak eta haien komertzioak. Honekin elkartearen lan egiteko modua eta ideologian barneratzen hasi nintzen.

Denbora pasa ahala, lan gehiago egiten hasi nintzen: komertzioak eskatzen zituzten kartelak edo promozioak egiten nituen, sare sozialen eta web orrialdearen kudeaketa, batzarretara joan eta komertzio berriak bazkidetu. 

Oso gustura nago elkartean, oso ondo hartu naute lehen egunetik. Begoña oso langile ona da eta berari esker asko ikasi dut denbora tarte honetan, gainera beti da zeregina, ez zaude inoiz ezer egin gabe eta hori positiboa da.

Amaitzeko eskerrak eman nahi diot Harrobiari eta elkarteari nigaz konfiatzeagatik eta aukera hau emateagatik.