Kaixo! Nire izena Diego Perez da, Marketin eta Publizitateko zikloko ikaslea naiz eta nire praktikak hasi egin ditut Biook elkartean, zientzia arloko irabazi asmorik gabeko elkartea. Haien helburua da zientzia ahalik eta herritar gehienei hurbiltzea, horretarako do it yourself formatuarekin lan egiten dute, estazio ezberdinetan zehar: genetika, biartea, jokobiotikoak, ikrokospia, etab.

Nire eginkizunen artean daude sare sozialak eramatea, Biook elkartearenak eta BBK Opensciencekoak ere, web orrialdearekin lan egitea eta behar diren marketin kanpainak aurrera eramatea. Gaur egungo egoera dela eta ia kanpaina guztiak atxeratu behar izan ditut, zientzia irekiko festibala geneukan maiatzean eta lehenago genetika estazioa eta ate irekiak.

Oraindik pare bat kanpainetan lan egiten ari naiz, bata da boluntarioak lortzeko kanpaina, hemendik animatzen zaituztet boluntario izatera, ez dute soilik bilatzen zientziarekin zerikusia duten profilak, kasu honetan zuk zeuk erabaki ahal duzu zertan lagundu nahi duzun. Ez zara damutuko! 

Bizitzen ari naizen esperientzia lehenengo hilabetean apartekoa da, ailegatu nintzelako mikroskopia estazioaren erdian eta aukera baliagarria izan zen ikusteko nola lan egiten duten eta jasotako bisitak zientziarekin bat egiten zutela ikusteko taillerretan zehar. Elkartean 6 langile gara, 2 harrobiko praktikak aurrera eramaten, eta dagoeneko enpresa hasten doanez lekuz mugitu egin gara. Ailegatu nintzenean mondragon unibertsitateko co-working batean lan egiten zuten baina orain badaukagu guretzako bulego bat.

Lehen egunetik haien tratua oso ona izan zen, eta lan karga potentea izan arren oso pozik nabil haiekin, giro oso atsegina izateaz aparte zientzia eremuan lan egitea aparteko aukera delako. Ez zait inporta etorkizunean haiekin lan egiten jarraitzea!