Ni Unai Anduiza deitzen naiz, Harrobia ikastolako marketin eta publizitateko 2ª mailako ikasle bat naiz. Gaur egun, TxikiLinux enpresan praktikak egiten ari naiz eta oso pozik nago bertan.

TxikiLinux enpresa, Plaza de la Cantera 48003 Bilbao Bizkain kokatuta dago. Enpresa, hardware eta software sektorean hasi berria da, 2019-ko ekainean sortua, Elkartenet elkartearekin batera. Beraien helburu nagusia Elkartenet elkartearen helburuak betetzea da, huek biak elkarrekin sortu eta funtzionatzen dutelako.

TxikiLinux enpresa apal bat da, non sofware librean oinarritutako tresnekin, gazteen hezkuntzan lagundu nahi duena. Software librea pertsonei eta erakundeei eskaintzeko proiektu gisa definitzen da, instalazioren erabilera eta mantentzea ahalik eta gehien erraztuz. Kasu honetan, TxikiLinux sistema eragile propio bat sortu du eta hori saltzeko ordenagailu zaharrak berreskuratzen dituzte. Ordenagailuak Eusko Jaurlaritzako beste sail batzuetatik hartzen dituzte, haien bizitza zikloa luzatzeko eta bertan TxikiLinux sistema eragilea sartzeko, 5-8 urte bitarteko umeentzat.

Beste alde batetik “LaPalanka” zinemaldi proiektua lantzen dute ere; Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan, bai sustapen artistikoa bai mugimendu asoziatibo eta komertziala pizteko bideo laburren lehiaketa bat eginez. Proiektu hau ere, “Elkartenet” elkartearen helburuetako bat betetzeko prestatuta dago.

Enpresan 4 pertsona daude lanean, horietatik ni barne eta hainbat lan ezberdin egiten ditut. TxikiLinux eta LaPalanka-ren Sare sozialak, e-mail marketin, web orrialdeak… etb lantzen.

Enpresan dagoen giroa oso ona da, haien artean duten erlazio bikaina delako eta ostiralero geratzen dira zerbait hartzeko. Hori ere erraz ikus daiteke, astero noizean behien guztiok elkarrekin jaten dugunean. Gainera gehitu behar dut edozein arazo edukiz gero, lankideak beti daude laguntzeko prest, bereziki nagusia. Esperientzia hau oso polita izaten ari da eta apurka-apurka gehiago ikasten ari naiz nire lankideei esker.

LaPalanka Zinemaldia (@LaPalankaZinema) | Twitter