Mikel Crego deitzen naiz eta Harrobia Ikastolako marketin eta publizitateko 2ª mailako ikaslea naiz. Gaur egun, GaituzSport enpresan praktikak egiten ari naiz eta oso pozik nago bertan.

GaituzSport enpresa, Bilbon kokatuta dago, Concepción kalean  (Harrobia Ikastolan). Enpresa, jarduera fisikoa eta kirola sustatzen du ezgaitasunak duten pertsonen artean bereziki. Beraien helburu nagusia jendeari laguntzea da, gizarte hobeagoa sortuz eta kirola sustatuz.

GaituzSport enpresan bi hilabete baino gehiago daramatzat eta hainbat gauza ikasi ditut. Covid-19 egoera dela eta, telelana egiten dut. Egin ditudan lan gehienak sare sozialetarako edukiak izan dira, infografiak batez ere. Horrez gain, testuen itzulpenak egin ditut ere.

Egun hauetan GaituzSport-ek kanpaina bat martxan jarri du jarduera fisikoa sustatzeko eta ni kanpaina horren emailing-a egiten hasi naiz Mailchimp bitartez . Proiektua honetan datza: Bilboko zortzi auzo ezberdinetan ekitaldiak egingo dituzte urte osoan zehar, adibidez, dibulgazio-jardunaldia, tailer praktikoak… Hau izan da proiektu garrantzitsuena, eta hainbat egunetan presentzialki joan nintzen enpresa honen ekiltaldi txiki batzuetara. Ekitaldiaren egunean, zenbait argazki atera nituen sare sozialetan publikatzeko.

Laburbilduz, pozik nago nire enpresarekin, nire lankideek oso majuak dira eta hori ezkertzen dut. Gainera kirola gustatzen zait eta pertsonei laguntzea ere, beraz esan daiteke enpresarekin identifikatzen naizela.