Sara Antolín naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Last Tour enpresan.
Nire eginkizunak hauek dira: Community  manager gisa lan egiten dut.

Hilabeteak pasa ahala hainbeste eginkizunak izan ditut enpresa barruan baina batez ere, nire lana community manager izatea izan da, hau da, Last Tourrek antolatzen dituzten ekitaldien sare sozialak eramatea. Nahiz eta orokorrean guztiak eraman, batez ere, Tik Tok izan da nire oinarrizko ardura. Last Tour berritu nahi du bere itxura eta hori dela eta Tik Tok zabaltzea erabaki izan dute. Horrez gain, proba moduan erabili dute azkenengo hilabeteetan edukiak analizatu ahal izateko eta ondorioztatzeko zein den aukera hoberena haientzako eta zein den arrakasta gehien lortuko duten eduki motak.

Horretaz gain, copy writing-ean eta itzultpenetan aritu naiz, eta baita ere jarraitzaileek zituzten zalantzak argitu behar izan ditut. Gainera, batzutan enpresak behar zituzten ikusentzunezko materiala prestatu dut.

Nire esperientzia last Tourren nahiko ona izan da, ikasi ahal izan dudalako  nola  den community manager gisa lan egitea enpresa handi batean, eta lortu dut nire ahulezi handienetan lan egitea. Argi dago gehiago zakondu behar izango dudala baina behintzat esperientzia honek aukera eman dit bideoen edizioen inguruko kontuei buruz ikastea eta programa berriak nola erabiltzen diren ikasteko ere.

Orokorrean oso esperientzia positiboa  izan da eta oso pozik nago  enpresa honetan lan egiteaz.