Kaixo!

Uxue De Miguel naiz,  Marketina eta publizitatea zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Xaker Kirolak enpresan, Larrabetzun. Xaker Kirol Zerbitzuak duela hamar urte baino gehiago sortu zuen talde gazte batek, eta kalitatezko kirol-zerbitzuak ematean hutsune bat bete nahi zuen.

Hasieratik harrera ondo tratatu didate eta hainbat lan izan ditut egiteko. Web orria, kartelak, logotipoak, excel eta beste hainbat tresna erabili ditut. Enpresaren tiktok eta instagrama ere eraman behar izan ditut. Autodidakta eta independentea izaten ikasi dut, nire tutorea ez baita inoiz nire ondoan egon.

Praktika hauei esker, Harrobia Ikastolan ikasitako marketin eta publizitate ezagutza guztiak praktikatzen hasi naiz.

Beraz, askoz sendoago, indartsuago eta ezagutza gehiagorekin atera naiz esperientzia honetatik. Ikasteko modurik onena praktikan jartzea dela diote, eta egia dela esan dezaket.