Kaixo Ekaitz Hernandez naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz NWS Simulator Partsen (Mungian). Hasteko esan behar dut hiru hilabete hauek esperientzia desberdin bat dela. Egia da hasieran pixka bat zaila izan zela, baina egunak aurrera joan ahala erosoago sentitu naiz, hasieran jaon behar nintzen egunero Mungiararte baina Telelana eskatzean errazago egin zen guztia.
Hasieratik zeregin berberak izan ditut. Web-orria eguneratuta izatea; albisteak igotzea, komertzio berriak sartzea… eta bestetik, sare sozialak eramatea. Praktiketan zehar proiektu ezberdinak izan ditugu, produktu berriak merkataratu ditugu email marketinaren bidez, praktika hauetan gehiena web orrialdea eramatea izan da, produktuen stock, argazki berriak, formatuak…
Laburbilduz, esperientzia ona izan dira praktikak, giro langilea zegoen NWSen horrek lagundu du empresa azkenengo urteetan hain beste igotzea eta langileek gustora egotera. Asko ikasi dut ondo eramaten ez nituen gauzekin lan egiten, herramienta berriak erabiltzen eta aztertzen eta batez ere, jende oso jatorra ezagutu dut.
Agur bero bat.