Iratxe Basaldua naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea. Praktikak, Panarama enpresan burutzen ari ditut, Bilbon. Panarama, ikus-entzunezko produktorea da. Estrategiak eta bideo-edukiak sortzen dituzte entzuleekin konektatzeko eta marka distirarazteko.
Konturatu naiz marketina dirudiena baino zabalagoa dela. Hilabete hauek ikasturte osoan ikasitako ezagutzak indartzeko eta berriak ikasteko balio izan didate. Gainera, ikus-entzunezkoen enpresa batean nola lan egiten den ikusi ahal izan dut, baita marketinak enpresa batean duen garrantzia ere. Esperientzia oso aberasgarria iruditu zait, marketinaz gain ikus-entzunezkoekin lotutako ezagutza berriak ikasi baititut.
Esan dezaket nahiz eta oraindik praktikak ez amaitu, praktikaldia ona izaten ari dela. Eta egunero zerbait berria ikasten ari naizela. Gainera, konturatu naiz oso garrantzitsua dela langileen arteko komunikazio ona lan bikaina lortzeko. Panaraman ikusi dut familia bat bezala direla. Eta hori bere lanetan islatzen da.
Eginkizun ezberdinak burutu ditut. Hala nola, sare sozialen kudeaketa, konpetentziaren analisia, Web gunearen bloga eta portfolioa berritzea, diseinu ezberdinen sorkuntza, Mailchimp-aren erabilera esate baterako. Ikus daitekeenez, zeregin desberdinak dira, eta bakoitzak zerbait desberdina eskaintzen du.
Laburbilduz esan dezaket, oso ondo etorri zaidala ikasteko eta hobetzeko. Esperientzia aberasgarria izan da.