Kaixo, Udane Ladislao naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea eta praktikak Reciclanet enpresan (Erandion) egiten ari naiz. Nire eginkizunak hauek izan dira:
Hasieran haien webgunea aztertu nuen, hobekuntzak atera nituen Reciclanetekoekin komentatzeko. Aldaketak proposatu eta adostu ondoren, erabaki batera ailegatu ginen, eta webgune baten prototipoa sortzen hasi nintzen.
Nahiz eta ideiak argi ez izan, hori kudeatzen saiatu nintzen. Bi lan proposatu zuten, batetik orrialdea eratzea, edo gutxienez estruktura finkoa izatea, eta bestetik Mungiko kanpaina bat egitea. Azkenean webgunea eratzeko denbora eman zidan.
Batez ere independente izaten ikasi dut, eta enpresa bateko giroa benetan den bezalakoa ikusi dut . Ezin izan dut esperientzia hau beste esperientzia batzuekin alderatu, praktikak egiten ditudan lehen aldia delako, horregatik bakarrik esan dezaket bizitzak eskaintzen dizkizun esperientzia guztietatik ikasten duzula.
Nire lana egokia izan da , eta giro kaotiko edo neurrigabeetan ere, gaia egoki gidatu dudala uste dut. Hala ere, uste dut orden gehiago izan dezaketela lan egiteko orduan, eta pertsonalki gauza gehiago irakatsi behar zizkiguten, izan garen praktiken ikasle gisa.
Hala ere, jende jatorra ezagutu dut, eta nirekin eramango dut lan-munduko lehen esperientzia dau.