Yaiza García naiz, Marketin eta Publizitateko zikloko ikaslea eta formakuntza DUALA hasi nuen Solidvirtual enpresan, Santurtzin kokatuta, baina gauzak ez zihoazen ondo, eta langile murrizketa egin behar izan zuten eta kontratua bertan behera geratu zen abenduan. Orain, Worköholics agentzian, Bilbon, nago praktikak egiten 3 hilabetez eta oso pozik nago.
Worköholics Bilboko bihotzean kokatutako agentzia bat da, hain zuzen ere Bilbo udalaren ondoan kokatuta dagoenez, Bilboko udaletxera eta itsasadarrera begira dago bulegoa. Bertan marka hazteko estrategia, diseinua eta teknologiaren bitartez bezeroari balioa ematen dioten erailtzailearengan zentratutako esperientziak sortzen dituzte.
Bezeroei beren jarduera deskribatzeko esaten dieten esaldia : “Worköholics-en zure markaren aitorpena sortzen eta hobetzen laguntzen dizugu. Esperientzia digitalak sortzen ditugu, eta zure publikoarekin interakzioa eta elkarrizketa errazten ditugu.”
Lan-taldeak 13 pertsona kualifikatu ditu gehi orain bertan praktiketan dagoen pertsona (nik neuk), hainbat sailetan banatuta: front-end eta back-end garatzailea, diseinua, estrategia eta marketin digitala, komunikazioa eta proiektu digitalak, analistak…
Enpresan giro oso ona dago denon artean eta haien artean duten erlazio bikaina da, lagunak dira eta elkarrekin egiten ohi dituzte planak asteburuetan. Hori ere ikus daiteke hilero egiten diren “workomida”-tan. Hileko azken ostegunean take away janaria eskatzen da eta bulegoan bertan denok jaten dugu. Momentu hori enpresari buruz hitz egiteko erabiltzen da aholkuak, kexkak, nola sentitzen garen egiten ari garen lanarekin partekatzeko, laguntzarik badugun eta abar kontatzeko. Egin izan den azken bazkarian parte hartu nuen eta sushia jan genuen. Esperientzia oso polita izan zen eta apur bat gehiago ezagutu nituen nire lankideak.