Kaixo! Nire izena Maialen Chueca da, eta Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea naiz. Azken hiru hilabeteetan praktikak egiten aritu naiz Kein Hostel-en, Zarautzen. Esperientzia oso aberasgarria izan da niretzat, bai profesionalki bai pertsonalki, eta marketinaren, komunikazioaren eta bezeroarentzako arretaren inguruko ezagutza praktiko ugari garatzeko aukera eman dit.

Praktikaldian zehar hainbat eginkizun bete ditut. Alde batetik, bezeroen email-ei eta telefono deiei erantzun diet, erreserbei buruzko informazioa eskainiz eta check-in zein check-out prozesuetan lagunduz. Horrez gain, aurrez aurreko arreta ere eskaini diet bezeroei, eta horrek komunikatzeko gaitasuna eta bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua ematearen garrantzia ulertzen lagundu dit.

Bestalde, marketinarekin lotutako lanetan ere parte hartu dut. Hostelaren Instagram kontua aztertu dut, interakzio gehien zuten argitalpen motak identifikatzeko eta hobekuntzak proposatzeko. Era berean, inguruko beste hostel batzuen sare sozialak aztertu ditut, lehiakideen estrategiak ezagutzeko eta ideia berriak lortzeko. 

Gehien gustatu zaidana

Praktikaldian gehien gustatu zaidan gauzetako bat munduko leku askotatik etorritako jende berria ezagutzea izan da. Egunero kultura, hizkuntza eta ohitura desberdinetako pertsonekin hitz egiteko aukera izan dut, eta horrek nire komunikazio gaitasuna eta beste kulturekiko interesa garatzen lagundu dit. Gainera, nazioarteko ingurune batean hizkuntzek duten garrantziaz ere ohartu naiz. Ingelesa oso erabilgarria izan arren, batzuetan komunikazioa zaila egiten zen, eta egoera horietan pazientzia eta ulermena ezinbestekoak direla ikasi dut.

Bitxikeriaren bat?

Praktikaldian bizi izan dudan bitxikerietako bat hostelaren izenarekin lotuta dago. “Kein” hitzak alemanez “ez” esan nahi duenez, turista batzuek ez zuten argi ulertzen hostel bat zen ala bestelako apartamentu turistiko bat. Horregatik, askotan izenaren jatorria azaldu behar izaten genuen. Esperientzia horrek marka-izen batek komunikazioan eta lehen inpresioan duen garrantzia hobeto ulertzen lagundu dit.

kein hostel

Pribatutasunaren laburpena
Marketina

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientziarik onena eskaini ahal izateko. Cookieei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta gure webgunera itzultzen zarenean zeure burua ezagutzeko edo gure ekipoari webguneko zein atal aurkitzen dituzun interesgarrienak eta erabilgarrienak ulertzen laguntzeko funtzioak betetzen ditu.

Behar-beharrezkoak diren cookieak

Behar-beharrezkoak diren cookieak beti aktibatu behar dira, zure cookie-doikuntzen lehentasunak gorde ahal izateko.

Hirugarrenen cookieak

Webgune honek Google Analytics erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, hala nola, webguneko bisitari kopurua, edo orrialde ezagunenak.

Cookie aktibo hau uzteak gure webgunea hobetzeko aukera ematen digu.