Praktikak Grupo Campusen

Praktikak Grupo Campusen

Alain Carmelo Pereira naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea, eta praktiketan Grupo Campus enpresan egin dut lan, 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresan, teknologia berrietan eta kirolean espezializatua, Bilbon.

Hona hemen nire funtzioak: sortu berri den Teamms tresnarekin lan egitea, email marketina, komunikazio planak, produktu dosierrak… eginez.

Denbora honetan zehar asko ikasi dut gauzak nola egon behar duten perfektu askoz jende gehiago bidali ahal izateko, eta gauzak luzatzen baino askotan harira gehiago joan behar dela jakinda.

PRAKTIKAK SARBIDE MUSIC, BANAKETA DIGITALA

PRAKTIKAK SARBIDE MUSIC, BANAKETA DIGITALA

Irati Nieto naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Sarbide Music enpresan. Nire enpresa Asua, Erandion kokatuta dago eta banaketa digitaleko enpresa bat da. 

Nire eginkizunak hauek dira: haien sare sozialak eramaten ditut, nik egindako estrategia eta eduki plan baten bitartez, plantillen diseinuak eta argazkiak nik egten ditut. Mailing kampañak egiten ditut mailchimp-en bitartez eta haien web orrialdeko SEO-a hobentzen laguntzen egon naiz. Horretaz aparte, kampañen diseuinu batzuk ere sortu ditut eta musikarien album-ak igo ditut haien plataforma digitalera. 

Oso gustora ibili naiz praktiketan, Sarbideetako jendea oso jatorra da eta oso giro familiar baten lan egiten dute. Egia esan, beste bat bezala tratatu naute beti, eta konfiantza handia izan dute nigan.

Praktikak mundu errealarekin talka egitko balio dute, esperientzia bat da. Nire ustez oso baliagarriak dira batez ere, hartu nahi duzun bidea jakiteko. 

 

Praktikak Euskadiko Atletismo Federazioan

Praktikak Euskadiko Atletismo Federazioan

Markel Fernández EAF/FVAn

Markel Fernández Soto naiz, Harrobia Ikastolako Marketin bigarren zikloko ikaslea eta nire hiru hilabetetako praktikak Euskadiko Atletismo Federazioan burutu egin ditut. Lehen egunetik motibatuta nengoen praktiketara joateko enpresan dagoen lan giroa primerakoa delako eta, gainera, nire kasuan,

FVA logo

FVA EAF logoaatletismoa gustuko dudan kirola delako.

Lehen astean arazo multzo batzuk eduki nituen Marketin lanak burutzeko enpresan ez zegoelako marketin estrategia bat zehaztuta. Horregatik, lehen astean zehar marketin estrategia zehaztu nuen eta enpresako langileei erakutsi ostean ideia ezinobea iruditu zitzaien nire estrategia. 

Estrategia hau Euskal Herriko atletismoari buruzko sare sozialak zabaltzea izan zen, edonork ikusi nahi baditu nola geratu egin diren bila hezala @atletismo_euskadi Instagramen. 

Eskerrik asko irakurtzeagaitik,

Markel Fernández Soto.

 

 

Praktikak CGBarrios Comunicación enpresan

Praktikak CGBarrios Comunicación enpresan

Oier Marques Arroyuelo naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz CGBarrios Comunicación enpresan (Bilbo). Nire eginkizunak hauek dira, sare sozialen kudeaketak, hau da, enpresaren bezeroentzako copyak sortu, hileroko egunkariak egin, diseinuak sortu… horrez gain, Bilbao Bizkaia agenda eraman dut, hilabete bakoitzeko edukiak dokumentu baten jartzen nituen eta maketatzera bidaltzen nuen, non maketatzaileak azkenengo bertsioa egiten zuen eta nik zuzentzen nuen faltarik bazegoen edo ez esateko. Azkenengo hilean proiektu polit batekin hasi nintzen baina denbora faltagatik ezin izan dut bukatu, proiektu hau PRISMA webgunea zen, pena bat izan da ez bukatzea, 3 hilabete dira eta guztirako ez du ematen, gainera, prentsa oharrak ere egin eta zuzendu ditut.

Egindako lana asko gustatu zait inolako esperientzia izan dut, CGBarrios enpresa ikaragarria da, giro ederra, lankide paregabeak, hasieratik enpresako bat sentiarazi didate. Ikastolatik ekarritako ezagutzak indartu ditut, beraiei esker asko ikasi dut marketin eta publizitatean eta horretaz gain. Ziur nago oso urrun helduko direla.

Eskerrik Asko CGBarrios!

Inboost praktikak

Inhar Gallastegui naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Inboost enpresan (Bilbo). Nire eginkizunak hauek dira:

Egin behar izan dugun lan nagusia Herririk Politenak-en sare sozialen estrategiari eta egutegiari buruzkoa da, gure edukia interesatu dakiekeen buyer pertsonan pentsatu dugu, sare sozialen aukeraketari, edukien aukeraketari eta gehiagori buruz. Bete behar izan genuen helburu nagusitik aldenduta, emakumeentzako ostatu baterako buyer pertsona ezberdinak egiteko agindu ziguten.

Enpresa honetan oso gustura sentitu naiz. Enpresa txikia izan arren, barnekoek badakite, errespetatzen dute eta ikasteko praktikak egiten ari garela ulertzen dute. Orduan, ahalik eta gehien irakasten saiatzen dira, kasu honetan marketinari buruz.

inboost