Kaixo! Nire izena Maialen Chueca da, eta Marketin eta Publizitate zikloko ikaslea naiz. Azken hiru hilabeteetan praktikak egiten aritu naiz Kein Hostel-en, Zarautzen. Esperientzia oso aberasgarria izan da niretzat, bai profesionalki bai pertsonalki, eta marketinaren, komunikazioaren eta bezeroarentzako arretaren inguruko ezagutza praktiko ugari garatzeko aukera eman dit.
Praktikaldian zehar hainbat eginkizun bete ditut. Alde batetik, bezeroen email-ei eta telefono deiei erantzun diet, erreserbei buruzko informazioa eskainiz eta check-in zein check-out prozesuetan lagunduz. Horrez gain, aurrez aurreko arreta ere eskaini diet bezeroei, eta horrek komunikatzeko gaitasuna eta bezero bakoitzari arreta pertsonalizatua ematearen garrantzia ulertzen lagundu dit.
Bestalde, marketinarekin lotutako lanetan ere parte hartu dut. Hostelaren Instagram kontua aztertu dut, interakzio gehien zuten argitalpen motak identifikatzeko eta hobekuntzak proposatzeko. Era berean, inguruko beste hostel batzuen sare sozialak aztertu ditut, lehiakideen estrategiak ezagutzeko eta ideia berriak lortzeko.
Gehien gustatu zaidana
Praktikaldian gehien gustatu zaidan gauzetako bat munduko leku askotatik etorritako jende berria ezagutzea izan da. Egunero kultura, hizkuntza eta ohitura desberdinetako pertsonekin hitz egiteko aukera izan dut, eta horrek nire komunikazio gaitasuna eta beste kulturekiko interesa garatzen lagundu dit. Gainera, nazioarteko ingurune batean hizkuntzek duten garrantziaz ere ohartu naiz. Ingelesa oso erabilgarria izan arren, batzuetan komunikazioa zaila egiten zen, eta egoera horietan pazientzia eta ulermena ezinbestekoak direla ikasi dut.
Bitxikeriaren bat?
Praktikaldian bizi izan dudan bitxikerietako bat hostelaren izenarekin lotuta dago. “Kein” hitzak alemanez “ez” esan nahi duenez, turista batzuek ez zuten argi ulertzen hostel bat zen ala bestelako apartamentu turistiko bat. Horregatik, askotan izenaren jatorria azaldu behar izaten genuen. Esperientzia horrek marka-izen batek komunikazioan eta lehen inpresioan duen garrantzia hobeto ulertzen lagundu dit.
Alain Carmelo Pereira naiz, “Marketina eta publizitatea” zikloko ikaslea, eta praktiketan Grupo Campus enpresan egin dut lan, 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen enpresan, teknologia berrietan eta kirolean espezializatua, Bilbon.
Hona hemen nire funtzioak: sortu berri den Teamms tresnarekin lan egitea, email marketina, komunikazio planak, produktu dosierrak… eginez.
Denbora honetan zehar asko ikasi dut gauzak nola egon behar duten perfektu askoz jende gehiago bidali ahal izateko, eta gauzak luzatzen baino askotan harira gehiago joan behar dela jakinda.
Irati Nieto naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Sarbide Music enpresan. Nire enpresa Asua, Erandion kokatuta dago eta banaketa digitaleko enpresa bat da.
Nire eginkizunak hauek dira: haien sare sozialak eramaten ditut, nik egindako estrategia eta eduki plan baten bitartez, plantillen diseinuak eta argazkiak nik egten ditut. Mailing kampañak egiten ditut mailchimp-en bitartez eta haien web orrialdeko SEO-a hobentzen laguntzen egon naiz. Horretaz aparte, kampañen diseuinu batzuk ere sortu ditut eta musikarien album-ak igo ditut haien plataforma digitalera.
Oso gustora ibili naiz praktiketan, Sarbideetako jendea oso jatorra da eta oso giro familiar baten lan egiten dute. Egia esan, beste bat bezala tratatu naute beti, eta konfiantza handia izan dute nigan.
Praktikak mundu errealarekin talka egitko balio dute, esperientzia bat da. Nire ustez oso baliagarriak dira batez ere, hartu nahi duzun bidea jakiteko.
Markel Fernández Soto naiz, Harrobia Ikastolako Marketin bigarren zikloko ikaslea eta nire hiru hilabetetako praktikak Euskadiko Atletismo Federazioan burutu egin ditut. Lehen egunetik motibatuta nengoen praktiketara joateko enpresan dagoen lan giroa primerakoa delako eta, gainera, nire kasuan,
Lehen astean arazo multzo batzuk eduki nituen Marketin lanak burutzeko enpresan ez zegoelako marketin estrategia bat zehaztuta. Horregatik, lehen astean zehar marketin estrategia zehaztu nuen eta enpresako langileei erakutsi ostean ideia ezinobea iruditu zitzaien nire estrategia.
Estrategia hau Euskal Herriko atletismoari buruzko sare sozialak zabaltzea izan zen, edonork ikusi nahi baditu nola geratu egin diren bila hezala @atletismo_euskadi Instagramen.
Oier Marques Arroyuelo naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz CGBarriosComunicación enpresan (Bilbo). Nire eginkizunak hauek dira, sare sozialen kudeaketak, hau da, enpresaren bezeroentzako copyak sortu, hileroko egunkariak egin, diseinuak sortu… horrez gain, Bilbao Bizkaia agenda eraman dut, hilabete bakoitzeko edukiak dokumentu baten jartzen nituen eta maketatzera bidaltzen nuen, non maketatzaileak azkenengo bertsioa egiten zuen eta nik zuzentzen nuen faltarik bazegoen edo ez esateko. Azkenengo hilean proiektu polit batekin hasi nintzen baina denbora faltagatik ezin izan dut bukatu, proiektu hau PRISMA webgunea zen, pena bat izan da ez bukatzea, 3 hilabetedira eta guztirako ez du ematen, gainera, prentsa oharrak ere egin eta zuzendu ditut.
Egindako lana asko gustatu zait inolako esperientzia izan dut, CGBarrios enpresa ikaragarria da, giro ederra, lankide paregabeak, hasieratik enpresako bat sentiarazi didate. Ikastolatik ekarritako ezagutzak indartu ditut, beraiei esker asko ikasi dut marketin eta publizitatean eta horretaz gain. Ziur nago oso urrun helduko direla.