Sara Antolín naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Last Tour enpresan. Nire eginkizunak hauek dira: Community manager gisa lan egiten dut.
Hilabeteak pasa ahala hainbeste eginkizunak izan ditut enpresa barruan baina batez ere, nire lana community manager izatea izan da, hau da, Last Tourrek antolatzen dituzten ekitaldien sare sozialak eramatea. Nahiz eta orokorrean guztiak eraman, batez ere, Tik Tok izan da nire oinarrizko ardura. Last Tour berritu nahi du bere itxura eta hori dela eta Tik Tok zabaltzea erabaki izan dute. Horrez gain, proba moduan erabili dute azkenengo hilabeteetan edukiak analizatu ahal izateko eta ondorioztatzeko zein den aukera hoberena haientzako eta zein den arrakasta gehien lortuko duten eduki motak.
Horretaz gain, copy writing-ean eta itzultpenetan aritu naiz, eta baita ere jarraitzaileek zituzten zalantzak argitu behar izan ditut. Gainera, batzutan enpresak behar zituzten ikusentzunezko materiala prestatu dut.
Nire esperientzia last Tourren nahiko ona izan da, ikasi ahal izan dudalako nola den community manager gisa lan egitea enpresa handi batean, eta lortu dut nire ahulezi handienetan lan egitea. Argi dago gehiago zakondu behar izango dudala baina behintzat esperientzia honek aukera eman dit bideoen edizioen inguruko kontuei buruz ikastea eta programa berriak nola erabiltzen diren ikasteko ere.
Orokorrean oso esperientzia positiboa izan da eta oso pozik nago enpresa honetan lan egiteaz.
Uxue De Miguel naiz, Marketina eta publizitatea zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Xaker Kirolak enpresan, Larrabetzun. Xaker Kirol Zerbitzuak duela hamar urte baino gehiago sortu zuen talde gazte batek, eta kalitatezko kirol-zerbitzuak ematean hutsune bat bete nahi zuen.
Hasieratik harrera ondo tratatu didate eta hainbat lan izan ditut egiteko. Web orria, kartelak, logotipoak, excel eta beste hainbat tresna erabili ditut. Enpresaren tiktok eta instagrama ere eraman behar izan ditut. Autodidakta eta independentea izaten ikasi dut, nire tutorea ez baita inoiz nire ondoan egon.
Praktika hauei esker, Harrobia Ikastolan ikasitako marketin eta publizitate ezagutza guztiak praktikatzen hasi naiz.
Beraz, askoz sendoago, indartsuago eta ezagutza gehiagorekin atera naiz esperientzia honetatik. Ikasteko modurik onena praktikan jartzea dela diote, eta egia dela esan dezaket.
Markel Fernández Soto naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Runnea enpresan (Barakaldo). Nire eginkizunak hauek dira: Metricoolen bidez Twitter eta Facebook edukiak sortu eta programatu egunero, marketing kanpaina bat egin Runnea APP-a udarako publizitatzeko eta Instagrameko Reelsetan edukiak sortzen lagundu. Dagoenekeo egin dudan gustiarekin oso pozik nago eta espero dut horrela jarraitzea.
Twitter-en igotako publikazio baten eredua:
Ayer tuvo lugar la famosa carrera de media montaña por el macizo de Aratz y la Sierra del Aizkorri, la
Kaixo! Naiara Mendez naiz, ‘Marketina eta publizitatea’ zikloko ikaslea eta praktikak egiten ari naiz Serinfor Marketing enpresan, Bilbon. Serinfor enpresak 2002tik darama bere zerbitzuak ematen. Enpresa bi zatitan banatuta dago, alde informatikoa eta marketinaren zatia, eta horretan nago ni.
Praktiketako hilabete hauetan oso eroso eta enpresara egokitua sentitu naiz, edozertarako kontuan hartu naute eta behar zuten guztiarekin laguntzeko nirekin kontatu dute. Nire lanik handiena sare sozialak eta bloga eramatea zen, bai serinfor marketinekoak, bai informatika serinforekoak. Baina bezeroekin harremanetan jartzeko, bileretara joateko, lan mundura gehiago hurbiltzeko, eduki planak egiteko eta kanpaina bat hasi arte ere kontuan hartu naute.
Bestela esanda, bi urte hauetan ikasgelan ikasi dudan guztia praktikan jarri ahal izan dut benetako enpresa batean, eta hori eskertzen dut, asko laguntzen baitu hazten.
Oso eskertuta nago hiru hilabete hauetan zehar egon naizen enpresagatik; izan ere, praktiketan egonda, denek uste dute inork egin nahi ez duen lana egingo dutela, baina nire kasuan ez da horrela izan, eta 1. momentutik aurrera beste bat bezala sentitu naiz.
Christian Chamba naiz, Marketina eta Publizitatea goi-mailako zikloko bigarren urteko ikaslea. Momentu hauetan, Bilboko San Frantzisko auzoan aurkitzen den Harrobia Ikastola izeneko prestakuntza-zentro honetan praktikak egiten ari naiz. Jarraian, praktikaldian zehar egin behar izan ditudan eginkizun desberdinak eta hauei buruzko balorazio pertsonala partekatuko ditut. Baina, laburbilduz, praktikaldian zehar lantzen ari naizena itzulpenak dira.
Hasteko, nire eginkizunetan sakonduko naiz. Batetik, honako hau irakurtzen ari zaren Marketina eta Publizitatea goi-mailako zikloaren blogako berri ia guztiak (nire ikaskideen praktikei buruzkoak izan ezik) euskaratik gaztelaniara itzuli behar izan ditut. Horretarako, Itzuli (itzultzaile neuronala) eta Elhuyar Hiztegia erabili izan ditut, oso lagungarriak izan direnak. Bestalde, Google Dokumentuak erabili ditut eta Zuriñe Alvarezek (Harrobia Ikastolako irakaslea eta, aldi berean, nire praktiketako arduraduna) sortutako “BLOGA” izeneko Drive karpeta batean bildu ditut. Lan honetarako, albiste berrienetatik hasi naiz eta zaharrenekoekin amaitu dut. Zuriñek horixe egiteko esan zidan lehen egunean. Hori ez ezik, artikulu hauetako askori hobekuntza ezberdinak ere egin dizkiot; adibidez: ortografikoak, gramatikalak edo baita hitz-gakoak letra lodiz idatzi ere.
Hona hemen adibide bat:
Beste aldetik, Egokitzapen Fisikoa goi-mailako zikloaren 4 PDF desberdin ere bihurtu behar izan ditut. Baina, kasu honetan, hauek gaztelaniatik euskaratzea egokitu zait. Honako hau aurrera eramateko, testuak itzultzeko tresna berberak ere kontuan hartu ditut. PDFak Google Dokumentuetan bihurtu behar izan ditut eta, hauek, Nerea Varelak (Harrobia Ikastolako irakaslea) partekatu zidan “0. CHRISTIAN” izeneko Drive karpeta batean bildu ditut.
Hona hemen adibide bat:
Amaitzeko, nire praktikaldiari buruzko balorazio pertsonala egin nahi nuke. Praktikak azken bi ikasturteetan ikasten ari naizen leku berean egiten ari naizenez, nahiko eroso sentitzen naiz. Hain zuzen ere, lehen ikasturtean egon nintzen gelan eta, gainera, ia eserleku berdinean ere. Beraz, giroa denbora guzti honetan izan dudan oso antzekoa da. Azken finean, Harrobia Ikastolako beste zenbait ikasleekin nago. Bestalde, Zuriñek nire espazioa ematen dit eta, horrek, gauzak lasaitasunez eramatea laguntzen dit. Dena den, laguntzaren bat behar badut, harengana joan besterik ez dut egin behar eta beti prest egongo da. Azkenik, horrela lan egin ahal izatea eskertzea gustatuko litzaidake, nire izaerarekin asko identifikatzen dela uste dut eta.